XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ATZO ETA GAUR

Telebista eta liburuak

MAIATZAREN 20'ko eguneroko onetan, Zuzendariari Eskutitzak saillean, Andres Ibargutxi Zubia'rena zetorren bat, Menos televisión y más libros izenburuarekin.

Gaurko gaztetxoan etorkizunari buruz, eta gertatzen diranak jakiñik, egi galantak esaten zitula esan bear.

Badirudi, gaurko gaztetxoak, arma bat eskutan artu eta eskola bateko ume guztiak iltzen asteko kapaz dirala.

Orain modan jarri zaigun sexo orretzaz, berriz, zer esan?

Beste gaitz askoren iturburu nagusienetako bat telebista dala aitortu bearko degu.

Garai batean, ume bati biurrikeri nabarmenen bat ikusten bagenion, Etxe ortatik zer ikasiko dik-ba..., esango gendun.

Nolako gurasoak, alako umeak esaera ere indarrean zan.

Gaur, nolako telebista alako umeak, esanda, ez det uste asko utsegingo degunik.

Berrobi'ko Erretore zaarrak (G.B.), amaika aldiz esan zun, zinearen bidez ugaldu zala munduan lapurra. Gaur telebistan ikusi leizkenak ikusten balego, zer esango ote luke?

Andres'ek, Edmundo Amicis'en esaera batekin bukatzen du bere eskutitza: Casa sin libros es casa sin dignidad.

Liburuak ere, nolakoak diran jakin bearko da noski.

Gaur, libururik gabeko etxe asko ez dala izango iruditzen zait; baiña, irakurtzeko zer zaletasun daukagu?

Telebistak artu digu liburuaren lekua.

Gaur, leio txiki ori degu guraso eta maixu.

Aurrerapenari ez dago esti atzera esaterik; nola erabiltzen dan eta zertarako, or dago kakoa.

Beraz, ez gaitezen arritu munduan gertatzen zaizkigun negargarritza askorekin.

Garai bateko sermoietatik gaurkoetara ere, badago alde ederra: orduan, errian ikusten ziran geiegikeriak eta nabarmenkeriak bapo salatzen zituzten.

Aurrez aitatu dedan Berrobi'ko Erretoreak bein baiño geiagotan esan zun adibidez: jai-egunetan lan egitea ondo zegola estuasunekoa eta premizkoa baldin bazan, baiña ez astelenean perira joatearren.

Ikusten zitun nunbait basarritarrak jaietan lanean eta astelenean perira joaten.

Gaur ez daukagu orrelakorik.

Ebanjelioak diona, goxo-goxo borobilduko digute eta kito.

Garai bateko orru aiek geiegizkoak izango ziran, orduko apaiz eta praileak izardi-patsetan jeixten ziran pulpitutik; baiña oraingo au ere, ez ote da geiegikoa?